XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaren gogoa ta senidarteko batzuen naia ikusirik, amak eta onen neba Juan Alonso`k amor eman zuten, eta ara bialdu zuten alaba, Unzueta`ko Lope, Bellela`ko Fortun Santxez, Zaldibar`ko jauna, Arana`ko batxillerra ta ortarako aukerakoak ziran beste batzuekin.

Guztiok, bada, irten ziran gazteari lagunduz 1450-1-15`an eta eztegua Olaso`n ospatu zan urrengo igandez, oiñaztar asko ta senargaia euren alderdikoa zalako ganboar geiago bertan ziralarik.

12.- SANDAILI KANTA

Puerto de Oñate maixuaren paper artean aurkitu ziran kanta erdikin auek, naiz-ta gerorantza sarri argitara emanak izan.

Puerto`k onela dio: Oiñati`ra, Santxo Gartzia Garibai`gana jo oi zuten inguru guztiko lakaioak, eta bein batean auek, San Adrian mendi-zintzurrean, Juan Zaar zeritzan ernaniar zaldizai bati, egarri zirala-ta edaten emateko eskatu zioten; baiña zaldizaiak etzien eman nai izan, eta besteak indarrez ernaniarrak aldean zeraman dirua kendu zioten.

Ark, ordea, korrejidoreari aitzen eman zion, eta onek merinoa bialdu zuen Oiñati`ra.

Igarri zuten Santxo Gartzia`ren lakaioak nola zetozten merinoa ta onekin lagun asko, ta iges egin zuten Sanda Ilia`ren axpera.

Baiña an geratu ziran inguratuta.

Artzulo onek ateka du bestaldetik ere, ta etsaiak ez zekitela andik ematen zizkien jaten beren lagunak, Zalagarda izeneko morroi baten bitartez.

Orduan egiña dugu kanta au.